Apirilak 4 Hondarribian

Euskal Herriko Itzulia Logoa

Pasiohutsagara

Egutegirako ikonoa

EgunaApirilak 4

Erloju baten ikonoa

Ordutegia12:00 - 17:30

Probaren ibilbidea eta gorabeherak

Europa ibilbidea - Higer bidea - Alde Zaharra - San Pedro kalea
Erlojupeko proba denez, trafikoan gorabeherak izango dira probak irauten duen bitartean, 17:30ean amaitu arte, batez ere puntako orduan.
Aipatutako guneetan, zirkulazioa eten egingo da, eta larrialdi-zerbitzuei soilik utziko zaie pasatzen, hala nola suhiltzaileei, anbulantziei, ertzainei...

Informazio erabilgarria

Lur Gorri, Higer Bidea, Alde Zaharra eta Santiago kaleko etxebizitzetan ezin izango da ibilgailurik sartu eta irten. Ibilgailua erabiltzeko, inguruko kaleetan aparkatzea gomendatzen da, hala nola, Ramon Iribarren, Minatera, Foru kalea eta Sabin Arana, Biteri edo Zumardia.

Foru Kalea, Arrokako biribilgunea, Ramon Iribarren, Europa Ibilbidea eta Minatera zeharkatuz doan norabide bakarreko ibilbide alternatiboa prestatuko da.

Nola sartu eta irten etxetik

  • Loraitz eta Iterlimen: Hondartzako aparkalekutik irtengo dira Foru kaleko biribilgunerantz, Minatera aldetik, eta Foru Kaletik sartuko dira bere etxeetara.
  • Juan Inazio Iztueta eta Bera Kalea: Baserritar Etorbidetik irten eta sartuko dira.
  • Baserritar Etorbidea: Ohi bezala atera eta sartuko dira, 1. zenbakitik 34.era bitarteko zenbakiak izan ezik, hauek ezin izango baitute norberaren ibilgailuan sartu edo irten.
  • Soroeta Berri eta Guadalupeko Ama: Bixkundi, Pasai eta Foru kaletik irtengo dira eta Foru kaleko biribilgunetik, Nestor Basterretxetik eta Sokoako biribilgunetik sartuko dira.
  • Portua Auzoa: San Kristobal biribilgunetik irtengo dira, Santiago kalekoak izan ezik, hauek Harresilandatik irtengo baitira eta Sabin Arana, Irun eta Bidasoa kaletik sartuko dira.

Autobus zerbitzuak

  • E20, E21, E22 eta E28 lineak: Donosti k. 36 (Sokoa), Donosti k. 2 (Madalengain), Foru kalea 3, Itsasargi 3, Bernat Etxepare eta Sabin Aranako (Ama Guadalupekoa) geltokiak, Sabin Arana (Itxola) kalean kokatuko dira.
  • E25 linea: Lurgorri, Ramon Iribarren 15, Arroka (Irunerako norabidean), Baserritar Etorbidea 64, Donosti (Madalengain) eta Sabin Arana (Ama Guadalupekoa) geltokiak lekuz aldatuko dira. Aparkalekua kontrolatzeko etxolaren inguruan kokatuko dira, Minatera kalean (La Cantina parean) eta Sabin Aranan (Itxola).

Probak ez du eragin espezifikorik sortuko taxi zerbitzuan.

Irteerako ikonoa

2022ko Itzuliaren irteera ofiziala

  • Ezingo da Europa ibilbidean kokatzen den hondartzako aparkalekua erabili.

Lasterketaren irteera Europa Ibilbidean izango da. Gune honek sarrera mugatua izango du antolatzaileentzat. Horrela, txirrindularientzako eta taldeentzako COVID segurtasun-burbuila bermatzen da, UCI araudia aplikatuz.

Murrizketa horiek direla eta, ikusleak ezin izango dira txirrindulariengana hurbildu irteera-gunean.

Interesgune gehiago ikusi

1

Hondartzako biribilgunea (Iterlimen)

  • Ramon Iribarreneneko tartea, hondartzako aparkalekura sartzeko biribilgunearen eta Lurgorri, Klub Nautikoa, Babes-Portua eta itsasargirako sarbidea ematen duen biribilgunearen artean, erabat itxita egongo da trafikoarentzat.

Ramon Iribarrenen Minatera kaleko noranzkoan zirkulatzeko aukera emango duen bypass bat ezarriko da.

Interesgune gehiago ikusi

Trafiko mozketa ikonoa

Arrokako biribilgunea - Trafikorako ibilbide alternatiboa Minatera kaletik

  • Arrokako biribilgunerako sarbidea Baserritar etorbidetik, Ramon Iribarrenetik eta Higer bidetik itxita egongo da.
  • Foru kaletik Ramon Iribarrenerantz zirkulatu ahal izateko bypass bat jarriko da, Minatera kaletik Itsas argi kalerantz itzuli ahal izateko.

Proba igaro beharko denez, ezin izango da Higer bidea, Foru kalea eta Baserritar etorbidea erabili Arrokako biribilgunetik. Foru kalea irekita egongo da hondartzarako noranzkoan, baina erdigunerantz itxita egongo da.

Foru kaletik Ramon Iribarrenerantz zirkulatu ahal izateko bypass bat jarriko da, Minatera kaletik Itsas argi kalerantz itzultzeko, Arrokako zonaldea eta gainerako udalerria lotzen dituen ibilbide zirkular bat sortuz.

Gainera, Minatera ibilbideko zirkulazioaren bi noranzkoak mantenduko dira: Ramon Iribarrenetik eta Hondarribiko erdigunetik sartu ahal izango da, kirol-portura sartu eta bertatik irteteko.

Foru kaleko autobus geltokiak, kiroldegiaren aurrean kokatzen direnak, lekuz aldatuko dira probak irauten duen bitartean, eta Ramon Iribarrenen hasieran kokatuko dira.

Interesgune gehiago ikusi

2

Hondartzako biribilgunetik Portura

  • Ramon Iribarren (Iterlimen) eta Babes-Portuaren arteko tartea itxita egongo da.
  • Itsasargirako igoera itxita egongo da.

Ramon Iribarren (Iterlimen) eta Portuaren arteko tartea itxita geratuko da proban zehar. Ondorioz, ezingo da Lurgorrira, Klub Nautikora edo Portura sartu.

Ramon Iribarrenen Iterlimen eta Lurgorriko autobus geltokiak zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Lurgorriko aparkalekua eta itsasargira doan igoera itxita egongo dira.

Interesgune gehiago ikusi

3

Higer bideko sarbidea itxita

  • Higer bideko sarbideak itxita egongo dira.

Higer bidetik edo Ramon Iribarrenetik itsasargira sartzeko ohiko bidea itxita egongo da, itsasargia Guadaluperekin lotzen duten pistak erabili ezean. Bide hau ez da gomendagarria, beharrezkoa ez bada behintzat.

Era berean, Higer bidea itxita egongo da trafiko guztira.

Interesgune gehiago ikusi

4

Donostia kalea – Foru kalea – Sokoa – Nestor Basterretxea – Abarka tartea

  • Foru kaletik Donostia kalera doan sarbidea itxita egongo da.
  • Sokoako biribilgunea itxita egongo da.
  • Nestor Basterretxetik Baserritar etorbidera doan tartea, Sokoako biribilgunearen eta Abarkako biribilgunearen artekoa, trafikoari erabat itxita geratuko da.

Foru kaletik Donostia kalera doan sarbidea itxita egongo da Sokoako biribilguneraino. Donostia kaleko azken zatiko autobus geltokia kendu egingo da.

Nestor Basterretxea eta Pasaia kalea ibilbide alternatibo gisa proposatzen dira.

Sokoako biribilguneak Nestor Basterretxea eta Donostia kalea lotzeko bypass bat izango du. Irteerako ibilbide gisa, Lezo Plaza-Nestor Basterretxea loturatik Pasaia kalea erabiltzea gomendatzen da.

Nestor Basterretxetik Baserritar etorbidera doan tartea, Sokoako biribilgunearen eta Abarkako biribilgunearen artean kokatzen dena, trafikoari erabat itxita geratuko da.

Interesgune gehiago ikusi

5

Abarka - Baserritar etorbidea – Jaizkibel etorbidea – Harresilanda kalea (Abarka – Kopa – Iturriberri)

  • Bypass bat ezarriko da Abarka biribilgunean Baserritar etorbidea eta Labreder kalea lotzeko.
  • Kopako biribilgunea trafikoari itxita egongo da.
  • Iturriberri biribilgunea trafikoari itxita egongo da.
  • Abarka-Copa-Iturriberri-Biteri arteko tarteak, zirkulazioari itxita egongo dira.

Abarkako biribilgunearen eta Kopako biribilgunearen arteko tartea erabat itxita egongo da. Abarkako biribilgunean bypass bat jarriko da Baserritar etorbidea eta Labreder kalea bi noranzkoetan lotzeko, baina Koparainoko doan tartea itxita mantenduko da.

Kopako biribilgunearen eta Iturriberriko biribilgunearen (zezen plaza) arteko tartea ere moztuta egongo da.

Era berean, Iturriberriko biribilgunearen eta Harresilanda kalearen arteko tartea moztuta geratuko da Biteri kaleraino, non lasterketa Gernikako Arbolararantz joko du, eta hori ere itxita egongo da proban zehar.

Interesgune gehiago ikusi

6

Alde Zaharrerako sarbideak itxita

  • Alde Zaharrerako sarbideak trafikora moztuko dira.

Lasterketa Santa Maria ataurretik sartuko da Alde Zaharrean, Nagusi kalea, San Nikolas kalea eta Juan de Laborda kalean barrena, Javier Ugarte kaletik Portuara jaisteko.

Alde Zaharrerako sarbidea erabat itxita egongo da trafikoarentzat.

Interesgune gehiago ikusi

Irteerako ikonoa

Helmugara iristen

  • Helmuga San Pedro kaleko 51. zenbakiaren parean kokatuko da, Sare Konpontzaileen plazan.
  • San Pedro kaleko zirkulazioa erabat itxita geratuko da.
  • San Juan de Dios biribilgunean Sabin Arana, Matxin Arzu eta Axular kaleak lotuko dituen bypass bat ezarriko da.
  • Autobus geltokiak kontrako noranzkora lekualdatuko dira Sabin Arana kalean.

Proba Alde Zaharra atzean utziko du Javier Ugarte kaletik jeitxiz, San Juan de Dios biribilguneraino iritxiz eta San Pedro kalerantz joz.

San Juan de Dios biribilgunean Sabin Arana, Matxin Arzu eta Axular kaleak lotuko dituen bypass bat ezarriko da. Iturriberritik Harresilanda kalerako zirkulazioa moztuta geratuko da.

Autobus geltokiak kontrako noranzkora lekualdatuko dira, Sabin Arana kalean.

Santiago kaleko bizilagunak Harresilanda kalerantz (Solbes) irten ahal izango dira eta ondoren Donostia kalearekin bat egin Lezo Plaza, Nestor Basterretxea eta Pasaia kaletik irteteko.

Helmuga San Pedro kaleko 51. zenbakiaren parean kokatuko da, Sare Konpontzaileen plazan. San Pedro kaleko zirkulazioa erabat itxita geratuko da.

Interesgune gehiago ikusi

Berriak

Itzuliaren aurkezpeneko prentsaurreko irudia

2022-02-09

2022ko Euskal Herriko Itzulia Hondarribitik aterako da 7'5 kilometroko erlojupeko batekin

Apirilaren 4an izango da eta Udaletik komunikazio kanpaina bat martxan jarriko da herritarrei begira.

Berria irakurri